XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4.4. Ahal era.-

Ahalmena adierazten du era honek.

Berez objetiboki zerbait egitea posible dela adierazteko EGITE ERA erabili ohi da lehen esan daroagunez.

Baina, subjetiboki, norbait gauza bat egiteko kapaza dela adierazteko, ahal era erabili behar da.

Beraz sujetuaren gaitasuna adieraztea beste ezer baino gehiago da.

Adibidez, Ni etxera joan naiteke (ez dut aprobarik egin, ez naiz joaten hasia, baina uste dut joateko kapaza naizela).

Hiru modalitate har ditzake:

-Orain aldia: Ahal erak, berez, beti du gero kutsua, orain egin gabe dagoen zerbaitetarako ahalmena adierazten duenez gero.

Adibidez, Etorri naiteke zuenera.

Nire etortea oraindik egiteko dagoen zerbait da, beraz beti geroari begira dago.

-Hipotetikoa/gero aldia: Ahal izatea hipotesis edo uste mailan adierazten da.

Adibidez, Etorri neinteke = podría venir.

Badirudi ni etortea hipotesisa dela.

-Iragana: ahal izatea adierazten du, baina iraganean.

Etor(ri) neintekeen = pude haber venido/ podía haber venido.

4.5. Aginte era.-

Agindu, egia esan, aurrean daukagunari bakarrik egiten diogu: hiri/zuri-zuei.

Hirugarren eta lehenengo pertsonei buruz, benetako agindua baino gurari baten agerpena gehiago litzateke.

Adibidez, Natorren harira dino hizlariak bere itzulinguruak itzi eta gaiari lotzerakoan.

Goazen, goazen guztiok Birjina Amagana... abestuten da maiatzeko loretan.

Baina erabagi bat agertzen da eta ez besterik.

Betor Kepa gurera, (...).